Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Monday, May 27 and Monday, June 10.
You will receive it anywhere in United States between 1 and 3 business days after shipment.
Erreinu Periodikoa: 13 (Zio - Zientzia Irakurle Ororentzat) (in Basque)
Peter William Atkins
Synopsis "Erreinu Periodikoa: 13 (Zio - Zientzia Irakurle Ororentzat) (in Basque)"
Elementuen Taula Periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapa arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en mapa horrek biltzen duena? Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena., eskualdeen ikuspegi orokorra izango dugu. Azaletik sakonerantz, barrenduz joango gara lurraldearen osaeran eragina duten kontuetan. Zer ezaugarri aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen diren ere ikusiko dugu. Alegiazko erreinu horrek antolaera ordenatua du, hots, bere legeak eta bere administrazioa. Bestalde, mundu honetan orok bezala, badu laugarren dimentsioa ere: denbora. Bi denbora, zehazkiago. Batetik, eskualdeak: ez izatearen itsasotik agertzeko bide luzearen historia, materiaren jatorritik hasita. Eta, bestetik, eskualdeok irabazi -aurkitu, esploratu, izendatu, eta, azkenean, mapa txukun horretan egokitu- zituzten gizakien abenturari dagokiona. Kimikaren bi historiak, alegia: elementuena eta jakintza-arloarena.