Libros importados hasta 50% OFF + Envío Gratis a todo USA  ¡Ver más!

menu

0
  • argentina
  • chile
  • colombia
  • españa
  • méxico
  • perú
  • estados unidos
  • internacional
portada Waluk 3. Txakur Handiaren Bidea (Nobela Grafikoa) (in Basque)
Type
Physical Book
Year
2019
Language
Basque
Pages
64
Format
Hardcover
ISBN13
9788417575182
Edition No.
1

Waluk 3. Txakur Handiaren Bidea (Nobela Grafikoa) (in Basque)

Anna Miralles (Author) · Emilio Ruiz (Author) · Astiberri Ediciones · Hardcover

Waluk 3. Txakur Handiaren Bidea (Nobela Grafikoa) (in Basque) - Ana Miralles; Emilio Ruiz

New Book

$ 19.78

$ 39.55

You save: $ 19.78

50% discount
  • Condition: New
Origin: Spain (Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Thursday, May 16 and Thursday, May 30.
You will receive it anywhere in United States between 1 and 3 business days after shipment.

Synopsis "Waluk 3. Txakur Handiaren Bidea (Nobela Grafikoa) (in Basque)"

Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela. Raquel Alzate marrazkilariaren hitzetan “Zoragarria da Artikoaren edertasunari Ana Mirallesen begietatik, haren trebezia artistikoaren eskutik so egin ahal izatea, kolore ñabardura miresgarriez betetzen baitu hango eremu zabal zuria. Begietarako opari bikaina da, halaber, trazua animalien bolumen eta forma errealistetara egokitzeko duen zehaztasuna, nola gorpuzten eta biziarazten dituen animaliak, gu baino are gizatiarrago egiten dituzten keinuez hornitzen”. Alzatek adierazi duenez, “fantasiarik eroenak bat egiten du espezie desberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin, eta narrazioan ikuspegi biak argi bereiz badaitezke ere, Emilioren maisutasunari esker bien uztarketak osotasun harmoniatsu bat sorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzen diren. Maitasuna, ikasteko grina eta askatasun nahia Artikoko abentura honetako zirrikitu izoztu guztietatik azaltzen zaizkigu, beti ere umore azkar eta ironikoaz lagundurik”. Waluk sortako beste bi liburuki argitaratu dira: 'Waluk' (Astiberri, 2017) eta' Waluk 2. Bidaia Handia' (Astiberri, 2018).

Customers reviews

More customer reviews
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)

Frequently Asked Questions about the Book

All books in our catalog are Original.
The book is written in Basque.
The binding of this edition is Hardcover.

Questions and Answers about the Book

Do you have a question about the book? Login to be able to add your own question.

Opinions about Bookdelivery

More customer reviews