Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Monday, June 03 and Monday, June 17.
You will receive it anywhere in United States between 1 and 3 business days after shipment.
desolamendua
yasmina reza
Synopsis "desolamendua"
samuel zahartu da. bi seme-alaba izan ditu. aitona egin dutenean errepaso bat ematen hasi da bere bizitzari. zer gertatu zaio bere familiarekin? alabak iloba bat eman dio: zoragarria. semeak urrutiko uharte batera alde egin du, urte sabatikoa hartuta... samuel zaharrak adiskidetasunari buruz, maitasunari buruz, pasioari eta irrikari buruz dituen ideiak ez ditu ikusten bere ondorengoengan islatuak. bakardadea eta desolamendua besterik ez du ikusten inguruan, eta horrek mikaztu egingo du haren diskurtsoa: «bakarrik gaude. ene seme. bakardade ikaragarrian. erabatekoan. eta ez dago ia loturarik bakardade batetik bestera. bakardadea luzea da. ezin harrapatuzkoak dira lotzen gaituzten bozkarioak».
yasmina reza yasmina rezak bost antzerki lan idatzi ditu: conversations après un enterrement (hileta baten ondoko hizketa), art (artea), la traversée de lhiver (neguaren zeharkaldia), lhomme du hasard (patuaren gizona), trois versions de la vie (bizitzaren hiru bertsio). munduan zehar arrakasta handia izan dute eta sari ugari eskuratu. hogeita hamarretik gora hizkuntzatara itzuliak dira eta emanaldi franko izan dituzte mundu osoan barrena.