Libros bestsellers hasta 50% dcto  Ver más

menu

0
  • argentina
  • chile
  • colombia
  • españa
  • méxico
  • perú
  • estados unidos
  • internacional
portada Meatze Auzo Desagertuak (Meatze-Ikerketa Koadernoak)
Type
Physical Book
Publisher
Year
2015
Language
Basque
Pages
240
Format
Paperback
ISBN13
9788415495727
Edition No.
1

Meatze Auzo Desagertuak (Meatze-Ikerketa Koadernoak)

Juan Ignacio Rodríguez Camarero (Author) · Fundación Museo de la Minería del País Vasco (Author) · Beta · Paperback

Meatze Auzo Desagertuak (Meatze-Ikerketa Koadernoak) - Juan Ignacio RodrÍGuez Camarero; FundaciÓN Museo De La MinerÍA Del PaÍS Vasco / Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa

Out of Stock

Synopsis "Meatze Auzo Desagertuak (Meatze-Ikerketa Koadernoak)"

XIX. mendeko azken herenean, Bizkaia eta Kantabriako eskualde mugakidea irauli zituen meatzaritzaren gorakadaren babesean, ordura arte ikutu gabe zegoen lurralde birjinaz jabetu ziren meatze industriako jardunak. Aldi berean, langile asko behar zituen meatzaritzak iraganean inoiz ere populatu ez ziren lekuetan gizakientzako kokalekuak agertarazi zituen mea ustiategien ondoan, langileak egunero joan-etorria egitera ez behartzeko asmoz. Auzo berri horiek, batzuetan ustekabean agertutakoak eta besteetan, berriz, meatze konpainien bultzadaz, apurka-apurka, modu iraunkorrean auzotar asko hartu zuten, baita biztanleek ezinbestez eskatzen zituzten oinarrizko zerbitzuak ere, besteak beste, edateko ur egokiaren hornikuntza, eskolen irekitzea, medikuen asistentzia eta elizarena, zaindarien jaien ospakizunak eta bizilagunei janariak hornitzeko denda sare txikiaren sorrera. Halako kokalekuetan elkarbizitzak pertsonen arteko hartu-emanak sendotu eta, auzoek bere nortasuna zutela, bizilagun ugariz osatutako herri elkartuen erakuntza bultzatu zituen. Horrexegatik, bertan bizi zirenen aldetik, gogoz barneratuko zuten bertako auzokide izatearen sentimendua. Auzo haien jatorria mea ustiakuntzaren gorakadari lotu zen bezala, euren bilakaera eta gainbehera ere meagintzaren menpe gelditu zen. Mea zainak agortu izanak auzogune haietatik batzuen gainbehera eta desagertzea ekarri zituen, biztanle barik gelditu arte, eta bertan auzoetako etxeen hondakinak oraindik salbatu beharreko meatze ondarearen erakusgarri dira. Ikerkuntza lan honetan, auzo haien artean nabarmendu beharreko kasuak berrikusiko ditugu. Meatzaritza gailurrik gorenean zegoela, unerik onenak eta gogoangarrienak bizi izan zituzten arren, gaur egun, ostera, guztiz desagertu edo erabat ahaztuta geratu dira bazterretan.

Customers reviews

More customer reviews
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)
  • 0% (0)

Frequently Asked Questions about the Book

All books in our catalog are Original.
The book is written in Basque.
The binding of this edition is Paperback.

Questions and Answers about the Book

Do you have a question about the book? Login to be able to add your own question.

Opinions about Bookdelivery

More customer reviews